Herriko Etxea

Herria : | Non gira ? | Ekonomia | Jei taldeak | Hondarea | Turisma | Berri jakinarazleak | Harremanentako | Lehen holla |
| Dantza ikasgia | Bil xokua | Idaula Kirol alkartea | Pilota | Jei taldeak | Ihizia | Zaharren alkartea | APE |

Pyrennées Forme Idaula Kirol alkartea

Urdiñarbeko jimnaztika taldeak bere egintzak jarraikitzen dütü, betiko ber maneretan :

-Non: Herriko gelan (Herriko Etxeak dohainik üzten deikü hau, eta eskertzen dügü)

-Noiz: Astelehenez, 19:00etarik 20:00etara

-Norekin: Anne-Marierekin

-Prezioa : 85 euro urtea, astean kurtso bat

Ber jente heina ebili da 2008/2009 eta 2009/2010. urteetan : 29 lagün.

Saldoaren eramaileak düan jakitatea, partelianten jarraikiak eta arraheintarzüna, trenpü hona, algarrekin ontsa jitea, taldeko ezpiritüa, eta giro goxoa direla medio, saldoa kartsü egon da.

 

2008/2009 urteetan :

-Aragoiko Riglos herrian aste ondar baten igaraitea eta han ebiltea
-Dantza jauzien ikasteko egün bat
-Larunsen aste ondar baten igaraitea : bortüko sokorri ikastaldi bat A.R.V.A (elür-lurtetan atzamanik direnen edireiteko tresna) – Ebilaldiak - Thalasoterapia Eaux Bonnes herrian - Ossau ibarreko dantzen ikastea.
-Izarben: elür-sareekila ebiltea
-Angelun : Thalaso terapia egün bat edo bi (haütüala) eta ebilaldiak. Egünaldi bat Oloruen departamentüko gimnastika alkarteen 30.urtebürüarentako : ebilaldi bereziak, acti’march, yoga, hureko gimnastika eta gimnastika…..

2009/2010 urteetako :

- Larunsen aste ondarra : acti’march eta ibilaldi lüzeen lehen ürratsak. Thalaso terapia Eaux Bonnes herrian. Ebilte. Ayouseko aintziren ützülüa (5or) edo Beosterik pasealdi (3or).
- Gaskoniako dantza egünaldia. 
- Peyrameren aste ondarra : elür-sare. Ebilte
- Issarben elür-sare egünaldi bat
- Angelun Thalaso terapia egünaldia
- Hoin zolen erhistatzea

Egüberri apairüarentako saldoa biltzen da Sabinen etxen eta San Gregorin ikas urte ondarrean.

Harremanentako :

Flore Larroche
64130 Garindaine
05 59 28 00 21
flore.larroche@orange.fr

Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da

Webgunearen carta

Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da.
Herriko Etxea 64130 Urdiñarbe
0033 (0) 5 59 28 07 63
comordiarp@cdg-64.fr