Herriko Etxea

Herria : | Non gira ? | Ekonomia | Jei taldeak | Hondarea | Turisma | Berri jakinarazleak | Harremanentako | Lehen holla |
| Hondarearen aipamengünea | Bisita | Ebilteak | Aterbegüneak |
| Beilak | Landranenea | Lojako etxen hartzea | Carriquiriborde etxen hartzea| Parote Txipia etxen Hartzea | Garaibiko etxen hartzea |

 Landranenea


Landran etxaltearen historia lehen-lehenik familia baten historia da. Hirugerren gizaldikoak gira hor plantürik girenak eta gü ere laborantxari hanitx etxekirik gira. Akitaniako Behi Gorriak hazten dütügü, bai eta Manex Bürü Gorri ardi arraza ere.

Gure egongietara kümitatzen zütügü, zihaur, lagünekin edo familiarekin. Tzauri alabadereko gaüza ederren bizitzera, Ama Lürraren edertarzünaz gozatzera. Epe llabürreko egonaldi bat proposatzen ahal deizügü, edo epe lüzeagokoak, zurezko etxoletan edo oihal-etxeetan.

Atzamanen düzü zer egin Urdiñarben, üngüramena gozatüko düzü. Proposatürik zaitzün inganioekin ez düzü zure egonaldia bertan ahatzeko.



Oihalezko etxeentako günea:

Günea bixkarrez üngüratürik da, bena aisa da harat heltzea. Itzalüne batetan gira eta günea anple eta pausagarri da.

Üküzgian 4 komitate badira, 4 turrustagia, 6 auger, horien artean biga zerratürik eta ürrentzeko 6 mainüontzi.

Jente herbaltüentako komitateak ere badira.

Arropen xahatzeko bekanika bat bada, bai eta haurrentako txostakagia bat ere.

Orotara 25 jente errezebitzen ahal dütügü.




Zurezko etxolak:

Oihalezko etxeen günean eraikirik dira eta urtorotan alokairatzen ahal dira, hamabost egünentako edo aste ondarreko.

Bakotxean, 6 jente edireiten da. Terrazatik Xiberoko bortü ederrenak ikusten ahal dütükezü.



Taldeentako egongia:


Deskantsa gela bat bada, tximinea batekin eta telebistarekin.
Sükalte bat ere bada, kalitate handiko tresneriekila. Haatik, sükaltari batek proposatzen ahal deitzü apairüak.
Kanberak ejerki apaintürik dira.
Orotara, 27 jente errezebitzen ahal dütügü.

 
                

Harremanak

Madeleine Boscq
Landranenia
64130 Urdiñarbe
Tel. 05.59.28.19.55
Fax. 05.59.28.23.20
landran@wanadoo.fr

Izenen emaiteko:

Tel. 05.59.1120.64
Tel. 05.59.46.37.00
resa@gites64.com

Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da

Webgunearen carta

Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da.
Herriko Etxea 64130 Urdiñarbe
0033 (0) 5 59 28 07 63
comordiarp@cdg-64.fr