Herriko Etxea

Herria : | Non gira ? | Ekonomia | Jei taldeak | Hondarea | Turisma | Berri jakinarazleak | Harremanentako | Lehen holla |
| HistoriaArbailak | Kartieletako bizia | Saretako ürzoka |


Ama Birjinaren harpeko hur honkiegileak

Arbaillen aldepean 3km lüze den aska-güne batetan, sei ütürri ezagütürik dira (biga bürdüin-huretakoak eta beste bi sofredün huretakoak). Francisque Michel-ek zütüan lehentze aipatü 1857an. Bordechar Jaunak joanarazten düan etxeak zernahi gaüza eskentzen dü nahianter: etxearen edertarzün izigarria, barnen eraikirik izan diren egongien goxotarzüna, txapela bat, ustegabeko güneak, paseatzeko güne hanitx, oro zoin amiagarriago, itzalpe fres-freskak...erien erakartzeko zernahi gaüza. “Mémorial des Pyrénées” (05/09/1857)

Anso jaunak bere amaren denborako oritzapen elibat begiratü dütü: Zazpi mainü baziren, eta turrustagia bat peko partean”. Mainüetako hura Ama Birjinaren ütürritik heltzen da, bera harpe batetarik elkitzen delarik. Hur zinez eztia da eta güti menastatürik da. Hurzionea kanbiakor da 18tik 100 m3 / orenean. Haatik, hur honek ez dü hur termalen ezagützapenik.

Mainatü ondoan edaten den hur amiagarriak mainüen honegitea indartzen dü. Egongiatik hüllan, bürdüin hur ütürri bat eta hur sofredüneko bat bada.

Mainüak goizan goizik hartzen ziren. Jentea hamar bat minütaz egoiten zen hur beroan. Ondotik, errekeitazaleak beren kanberetara igaiten ziren “mainü txarpa” batekin eta han etzaten izerditzeko. Izerdialditik landa, hur sofredünaren edatera bazoatzan. Garaibiko hurak eritarzünen kontre indar hanitx badü, eta ikustate hon bat merexi dü . “Mémorial des Pyrénées” 1855

Jentea süstut Xiberotik horra zen, bai eta Oztibarrerik eta Amikuzerik ere. Denborarekin, mainüen üngürüko arrakasta anpletü zen eta osoki eten ere 1965ean.

Hortik hüllan (300 bat metretan) beste etxe bat bazen: Pierranea. 1915ean, egünean 15 bat errekeitazale hüllantzen ziren. Bost kabina baziren eta sei kanbera, bakotxa bere sükaltearekin. Gisa hortan, Oztibarre eta Amikuzeko jenteek anhoa ekarten ahal züen (ardua eta zopa salbü). Xiberotarrek berriz, han berean jaten züen eta gaüan erretiratzen. Pierranea, 1930ean zerratü zen eta hortarik begiratü dü Mainü Zaharrak izena.

Habororen jakiteko : Ikerzaleak.


Ahetzea jauregia

Erdi-Aroan Ahetzea Arbailletako etxe nobleetarik bat zen. Jauregi hori lehentze aipatürik da 1375ean (Dubarat: La Commanderie et l’Hôpital d’Ordiarp).

Bortaren aldegainean, zizelan zonbait badira:

-erredolüdüripen elibat bai eta Xiberoko lehoa ere, eta zühain bat zorihonaren eta emankortarzünaren seinale (ari gira ez ote denez haritxa).

-eüskarazko izkiribü hau:

MENDEZ MENDE JARRAIKIA

IZENA DÜT AHETZIA

ZAHARREX ERAKUTSIA

ETCHE BAT NIZ IDEKIA

Izkiribü horrek etxearen jarraikitarzüna erakusten dü, bai eta jenteari batzarri egiteko düan xedea ere, Xiberoko etxe hanitxek bezala.

Han hor, zizelanak badira zoinetan ere ihizteka eta arrantzüka irüdiak agertzen diren, bai eta kabale zonbait ere.

Habororen jakiteko: Ikerzaleak


Karrikako etxea

Argazki hontan eliza gibeleko etxe baten bortabürüa ageri da. Ikonografia oso berezia dü. Hona zer agertzen den:

-data bat, 1773

-erditan, biziaren zühaina, bi lehorekin

-exkerretarik, üdüripenezko bizitzeak, bi güdüka, zaldün zonbait bai eta hilak ere, pastoraleko agerraldi bat, segür ere Kirixtiak Moroen edo Türken kontre.

-esküinetarik, ihizlari bat haxeri baten gibeletik. Badira ere ardi zonbait, oilar bat eta txoriak mosko küto elibatekin.

Turisma Bülegoan, bortabürü horren ütxürapen bat proposatürik zaizü.


Garaibiko etxea

Etxalte bateko apaingei hontan ageri dira:

-data bat, 1712

-zühain bat barna plantatürik eta bere bi adarren artean bürü biribil bat, segür ere ekia edo argizagia.

-adarretan bi txori, lehoak, haxeri bat eta oilar bat

Egüneko oren argistatüenean hüllantzen bazira, argia amiagarriki dantzan ikusiko düzü apaingeiaren gainean. Oilarra eüskal sinesmenetan egünaren heltzearen jakinarazle da. Ekiak Gaueko uxutzen dü, bai eta beste ürgaixto zonbait ere.

Ikus: Ikerzaleak




Lanbarako San Gregori Baseliza

Urdiñarbeko lür gorenetan edireitan da baseliza hau, Tours herriko San Gregori zenaren omenetan. Orotarik hürrün, alor batetan, San Gregoriren bastiza oso xoila da. Mürrü xuri elibat dütü, batere apaindürarik gabe eta bere hegatza oholezkoa da, beste xiberotar etxeek bezala.

SanGregori tinitik bista izigarria da Arbailletara eta Pirinioetara bürüz.






Lanbarako Gaztelüzarre

Gaineko plaxot biribilean lehenagoko lürresi baten herexak badira. Bixkar hau Lümendi deitzen da eta edifizoa aldiz Gaztelüzarre. Ez dakigü sobera zertarako egaririk izan den, ez eta norek eraiki züan ere. Halere, leheneko jenteen antolakuntza handiaren seinale da, eta güne gotortü horik Bürdüin Aroaz geroz oküpatürik izan direla uste da, Napoleonen gerletara arte. Honen aldepean dügü Ahetzea jauregia, bai eta artzainen egongia zonbait ere. Mentüraz, güne gotortü hori jauregiaren eta artzain egongien defentsa lekü bat zen.

Güne hau “Camp romain” (Erromatar güdaritegia) deitürik izan da. Ata, ez dü üdüri erromanoen eraikuntza bat denik, bai, haatik, hor ohatü zirela beren denboran.
Mentüraz xüxenago lizate hesi edo ezpondazko gotorlekü gisa izentatzea.
416metrako goratarzüna dü.
Gaineko plaxota 0.80 Ha-koa da.
Izariak : 105 X 95.
Üngürapena : 430 m .
Zabaldüra : 1.30 Ha-koa.

1980ean eraikin historikoen zerrendan sartü da.

Hego-sartaldeala, San Antoniko baseliza ageri da, Muskildi aldegainean.




Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da

Webgunearen carta

Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da.
Herriko Etxea 64130 Urdiñarbe
0033 (0) 5 59 28 07 63
comordiarp@cdg-64.fr