Herriko Etxea

Herria : | Non gira ?  | Ekonomia | Jei taldeak | Hondarea | Turisma | Berri jakinarazleak | Harremanentako | Lehen holla |
| Dantza Ikasgia | Bil xokua | Idaula Kirol alkartea | Pilota | Jei taldeak | Ihizia | Zaharren alkartea | APE |

Herriko gazteek jeiak eta animazioneak antolatzen dütüe urtean barna.

Karrikakoak dira lehenik hasten, San Mixel egünaren altexean, setemeraren 29an. Ondotik Garaibiko bestak heltzen dira ürrietan eta azkenik Lanbarakoak azaroan.

Lanbarako jei taldea

16 eta 27 urte arteko 15 kide dütü, orotara 80 bizizale direlarik Lanbaran.

Jei taldeak kartiela biziarazten dü :

-kartieleko bazkaria : ihizlariek eskeintürik, orkatz jatea egiten da ürrieta erdixetan.

-azaro hatsarrean, 3 egünez Lanbarako bestak : gaztaina jatea ostiralean, atzarki jatea eta dantzaldia neskenegünean. Igante gaüan, piperrada eta urdazpia jaten da, müsika talde batek alageratürik. Arrakasta handia biltzen düe.


Besterik ere egiten da :

Azken 3 urte horietan, pelota lehiaka bat antolatürik izan da arrabotüan.

2007an, Lanbarako eskolako ikasle ohien bazkari bat antolatü günüan eta 300 bat jentek parte hartü züen.

Jei taldeko kideek herritarrak eskertzen dütüe egiten deien batzarriarentako obetaka denboran.

Etxez etxe ebilte hortan, sosa biltzen da jeien diharüstatzeko.

Urdiñarbeko jei taldea :

Setemereko azken bi aste ondarretan, herriko bestak plantatzen dütü.

Garaibiko jei taldea :

Ürrietan, Garaibiko bestak antolatzen dütü.

 

Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da

Webgunearen carta

Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da.
Herriko Etxea 64130 Urdiñarbe
0033 (0) 5 59 28 07 63
comordiarp@cdg-64.fr