Herriko Etxea

Herria : | Non gira ? | Ekonomia | Jei taldeak | Hondarea | Turisma | Berri jakinarazleak | Harremanentako | Lehen holla |
| Etxe Berri harginlanak | Queheillalt elektro-tresna | Bouillon lantegia | Okina pastelak | Etchebarne zurlanak | Elkar Ingeniaritza | Sarasola surlanak | Couillet autogintza |
| Comptoir Souletin Ibia maïastüria | Arobase Informatika | Bedaxagar errementari |

Ez dakizüe züen etxe berria nola egin edo zaharra arramolda?
Baduzüe prebokatze berezi edo harri mürü bat altxatzeko?
Nahi düzüe leiho edo kantuko harri pitrale edo soliba züen etxean, eta hori oro,leheneko gisan?
Planak,aintzinkontüak,behar diren ofizialeen algarreki joanarazteak lotsaratzen zütüe?

Badugu xerkatzen duzuna


Hargingoa, igeltserogoa, harlosatzea, lür bardintzeak

-Egoitzen lehen bezalakotzea edo osoki arramoldatzea
-Etxe berriak
-Laborantxako edo indüstriako bastizak
-Barne antolaka (üküzgia, sükalte…etb)


Asmatze lanetan lagüngoa:

-Bastizen trazaren ikuskatzea
-Bakotxari doitürik diren planen asmatzea (3D gisakoak)
-Bazterren antolatzeko aholküak (FENG SHUI)
-Egongiak zoin gaintitara ungürat gomendatzea
-Ekeiak nola haüta aholkatzea
-Eraikuntza baimena nola egin erraitea
-Lan aitzinamentüen hüllanetik jarraikitzea

Gure lan haitüak:

-Harri pikatüz egin mürrüak
-Latsünarekin eginikako lanak (mürrü tapadürak, estalkiak, xuristatzea)
-Harri jünten egitea
-Harrizko lauzadak
-Mürrü adreillüstatzea
-Leheneko manerako igeltserogoa


Bai eta ere:

-Aitzinkontü xehe-xeheak, bertan eginik eta dohainik
-Kasü bakotxaren araberako aholküak
-Bakotxaren sos ahalaren errespetatzea
-Epeen etxekitzea
-Egünko egüneko arauen jarraikitzea
-Obra bakotxarentako arizale doitüenak biltzea


Segürtapen eta honespen ageriak :

-Qualibat 4131 2121 211
-IMERYS mürrü adreillü eraikizalea
-Beharrezko asürantza güziak

Baliatzen eta banatzen dütügün markak: IMERYS, SOCLI, PIERRES DES PYRENNES, PLACO PLATRE, WEBER et BROUTIN, DESVRES, PRB, PAREX,


Guregana heltzeko:

-Zabalik gira: astelehenetik ostiraleala 07:00etarik 12:00etara eta 13:00etarik 18:00etara. Igantez eta neskenegünez zerratürik gira, bai eta Egüberri eta Urtatsen artean ere.
-Nola hel: 918 errepide bazterrean gira, botüra baztergia bat bada eta jente herbaltüentako helgia bat ere badügü.
-Eüskara badakigü.

SARL ETXEBERRI

Etcheberry Jean-Jacques

Karrikondoa etxea

64130 Urdiñarbe

Tel. 05.59.28.17.57
Fax. 05.59.28.28.85

etxe-berri@wanadoo.fr


Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da

Webgunearen carta

Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da.
Herriko Etxea 64130 Urdiñarbe
0033 (0) 5 59 28 07 63
comordiarp@cdg-64.fr