Herriko Etxea

Herria : | Non gira ? | Ekonomia | Jei taldeak | Hondarea | Turisma | Berri jakinarazleak | Harremanentako | Lehen holla |
Laborantxa:|Gazna | Estia | Arginsol etxaltea| Ahetzexegohenea etxaltea  | CDEO | Erregimeta |

Beaudéant erlezaina

Familian joanarazten dügün etxaltea da, 1950an plantatü ginen eta 500 bat kobañ badütügü. Bazterrak aberats dira eta lili hanitx bada, zoinetarik gure erleek eztigeia eta lilierrautsa biltzen düen, bedatsetik harat.


                                                                                          


Maiatzean: Akaziatzea lilitzen da

Arramaiatzean: Ezkia eta gaztainatzea lilitzen dira


                                                                  

                                Üztailan: Ekililia eta ilarrea lilitzen dira


Lilitze bakotxetik landa biltzen dügü eztia. Martxoaren eta arramaiatzaren artean bildürik den lilierrautsa doi doia idorrarazten dügü eta zikinkeriak kentzen deitzogü.


Miel de fleur d’été edo Üdako lilien eztia: Bitrezko ontzietan ezarten dügü, 500 gramako kantitatean. Gozo azkarra badü eta ixurkortürik ala kristaltürik izanik, bertüteak bardin begiratzen dütü.

Miel de bruyère edo Ilarre eztia: Bitrezko ontzietan da, 500gramako kantitatean.
Doi-doia kristaltürik da, bere gozo berezia maitatüko düzü.

Miel de fleurs crémeux edo Lili ezti leina: plastikazko ontzietan,500gramako kantitatean.
Doi-doia kristalizatürik da eta gozoa berarena dü. Ogi xerren gainen jaten da.

Lilerrautsa: 250 gramako ontzia
Badü proteina franko, bai eta bitamina eta mineralki prunki. Aholkatzen deizügü bi sasuren artean lilierrautsez errekeitatzea.


Gure eztia etxaltean berean saltzen dügü, bena hürrüneala ere saltzen ahal dügü:


Harremanak :


Beaudéant etxaltea

Garaibi

64130 Urdiñarbe

fermeapicolebeaudeant@orange.fr



 

Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da

Webgunearen carta

Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da.
Herriko Etxea 64130 Urdiñarbe
0033 (0) 5 59 28 07 63
comordiarp@cdg-64.fr