Herriko Etxea

Herria : Non gira?| Ekonomia | Jei taldeak | Hondarea | Turisma | Berri jakinarazleak | Harremanentako | Lehen holla |
| Dantza Ikasgia | Bil xokua | Idaula Kirol alkartea | Pilota | Jei taldeak | Ihizia | Zaharren alkartea | APE |


Urdiñarbeko dantza ikasgian. 40 bat ikasle bada, 4 taldeetan banatürik (ttipienetarik trebeenetara). Dantzari horietan 26 neska bada eta 15 potiko, 6 eta 17 urteren artekoak.
Ostirale oroz biltzen dira oren batez, 19:00etarik 20:00etara, Urdiñarbeko gelan. Trebatzeak Agnès AGUERGARAY, Claire eta Marie ORABE eta Patricia POCHELU erakasleekin egiten dira.
2009an, haur horiek jelkadi andana bat egin düe.

Barkoxeko maskarader batzarri egitez, egin dütüen hobetzeak erakutsi ahal izan dütüe barrikadaz barrikada, herri sargiatik karrikala.




Herriko ihauteak
Muskildi, Garaibi eta Urdiñarbeko haurrak agertü dira maska ederrenekila, arrastiri goxo baten igaraiteko. Karriküngürü denboran, kantore eta dantzen trüke, herritarrek honttoak eskeini deitzee.

Dantzari ttiki
Aurten Ipar Eüskal Herriko dantzari ttipien jünta egin da. Goizanko karriküngürüan eta arrastiriko ikusgarrian, beste lürraldeetako dantza eta jauntsiak ikusi ahal izan dütüe.

Müsikaren egüna
Trebatüenek, Müsika Egüneko karriküngürüan parte hartü düe, zaharragoen ordez.

Ebilaldiaren besta
Dantza ikasgiako eta herriko aintzindariek urtoroz agitzen den egünaldi hortan parte hartü düe, hantxe hortxe.

Olentzero
Ezeztatürik izan da.

Urdiñarbeko jeiak
Herriko dantzari gazteek, herritarren trago hartzea alageratü düe.

Egüberriko askaria
Haur, erakasle eta etxekoek memento goxo bat igaran düe alkarrekin.
2010ean esperantxa dügü ber jelkadizionearen egitea, non ez den haboro, Urdiñarbeko haurrek dantzarekila atsegin dezen.

Gaineala, 2010. urte hatsarrean, Aintzindariak alkartean diren dantzarientako arropak eginik izan zaitze. Bihotz bihotzetik, parada hortzaz baliatzen gira, Angèle CASTEIGTSen eskertzeko, lan handia eramaiten beitü dantzarigoan.

Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da

Webgunearen carta

Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da.
Herriko Etxea 64130 Urdiñarbe
0033 (0) 5 59 28 07 63
comordiarp@cdg-64.fr