Herriko Etxea

Herria : | Non gira ? | Ekonomia | Jei taldeak | Hondarea | Turisma | Berri jakinarazleak | Harremanentako | Lehen holla |
Laborantxa:|Gazna | Estia | Arginsol etxaltea| Ahetzexegohenea etxaltea  | CDEO | Erregimeta |

 Marrotegia

Biarnoko eta Eüskal-Herriko 1500 ardi eznadün hazle biltzen dira Urdiñarbeko marrotegian.

Orai dügün egitüra 2004ean sortü zen, bena badü 40 urte laborariak algarrekin lanean ari direla hebenko arrazen begiratü eta hobetü nahiz:  Manex bürü gorriak, Manex bürü beltzak eta Ardi bürü xuriak.


Hazleenganako teknikazko jarraiki bat segürtatürik da, eta ikertze bülego bat bada,  Pirinio-Atlantikoko ardi ezne sailaz axolatzen dena.

Zoin dira lan sail nausiak :

-Ezne kontrola : ardikal bildü ezne heinaren kontrolatzea (500 hazle, 150.000 ardi)

- Ardien nahitara ernariaraztea: genetika mailan bogü egiteko eta  marro hoberenen hedatzearen segürtatzeko (1 200 hazle eta 94.000 nahitarazko ernaritze)

-Ernaldüren zonbakatzea: 75.000 ernaldüra

-Laborari partelianten hüllanetik jarraikitzea: sail desbardinetan egiten da, hüme ükeitetan, teknika eta ekonomia sailetan, eznearen kalitatean, araudiaren errespetüan, eta kabaleen eritarzunetan.

Taldean 50 langile badira eta horien artean 25 ebilten dira etxalteetan aitzinamentüen jarraikitzeko. Bi miliu euroko kontüak dütügü.

Ardi hazkuntza taldeak eramaiten düan lana ezinbestekoa da hebenko arrazen begiratzeko, bai eta hebenko hazteko maneren eta üsantxer jarraikitzeko. Hala, bortükaren begiratzea, kanpoko alhagien baliatzea eta soroen entretenitzea. Horik,  Ossau Iraty sormarkaren egitateak ere dira. Honek Pirinio-Atlantikoko lürren hiru partetarik biga barne dütü.
Marrotegiak üngüramen nekezkoetako laborantxa segürtatü nahi dü, araudiak behar bezala jarraikaraziz eta jenteak esperantxa düan kalitatearen bermatzez.



Harremanak :


SCA Ardi hazkuntza zentroa
Ahetzia
64130 Urdiñarbe
Tel. 05.59.28.05.87
Fax.05.59.28.19.90
e-mail: centrovin@ccdeo-ordiarp


Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da

Webgunearen carta

Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da.
Herriko Etxea 64130 Urdiñarbe
0033 (0) 5 59 28 07 63
comordiarp@cdg-64.fr