Herriko Etxea

Herria : | Non gira ? | Ekonomia | Jei taldeak | Hondarea | Turisma | Berri jakinarazleak | Harremanentako | Lehen holla |
| Dantza ikasgia | Bil xokua | Idaula Kirol alkartea | Pilota | Jei taldeak | Ihizia | Zaharren alkartea | APE |

Muskildi eta  Urdiñarbeko eskoletako etxekoen alkartea

Alkarte honek jei eta gertakari franko antolatzen dütü urtorotan eta halagisaz sos koxüa biltzen dü. Gisa horrez ere, etxekoak beren artean kürütxatzen ahal dira, eta bata-bestearen ezagützak egiten.


Hona igaran urtean bürütürik izan diren egintzak :

- Domesantoroz, arroskilla saltzea Urdiñarbe eta Muskildiko mezetarik landa
- Urtoroztako lotoaren antolatzea
- Urdiñarbeko ihauteen plantatzea


Bildü sosarekin, urte ondarreko eskolen bidajea diharüstatü ahal izan dügü, eskola eta haurzaingiarentako joküak erosi, bai eta alkartearen urte ürrrentzeko bidajea antolatü ere (Vallée des marmottes güneala).

Aurten lotoa barantailaren 6an egin da, neskenegünarekin. Lehen saria 500€koa zen 'Pays Basque au coeur' erosgeiekin, bigarren saria, aldiz, bi jenterentako gaü bat Itsasun, zühaintze batetan eraiki den kabana batetan. Urdiñarbe, Muskildi eta herri üngürüetako berrehün bat jentek parte hartü düe, giro ezinago goxo batetan.

Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da

Webgunearen carta

Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da.
Herriko Etxea 64130 Urdiñarbe
0033 (0) 5 59 28 07 63
comordiarp@cdg-64.fr