Herriko Etxea

Herria : | Non gira ? | Ekonomia | Jei taldeak | Hondarea | Turisma | Berri jakinarazleak | Harremanentako | Lehen holla |
Laborantxa:|Gazna | Estia | Arginsol etxaltea| Ahetzetxegohenea etxaltea| CDEO | Erregimeta |

 Laborari etxeko behikia jan nahi düzü ?

Laborari etxetik jiten diren mozkinak proposatzen deitzügü, hala nola, gure etxaltean sortürik eta hazirik izan diren Akitaniako Behi Gorria arrazako behikia eta axurkia.
Behiak bere xahalak berak hazten dütü,  eta gük hazkürri gehigarri elibat emendatzen dütügü, hala nola arradaila eta ereitzak. Holaz, axurki xurigorrixko bat ardiesten dügü, mardull eta gozo handikoa. Behikia berriz zinez trende dügü.
Kabaleak Kabale Ehogian ehorik dira, puskakatürik eta plastika berezietan troxatürik, arauek galtatzen düen bezala. Aragia, airez hüstü ontzixketan ezarten da, bi edo hiru jenterentako doia. Paper batetan, noiz arte hon den, nontik horra den eta zonbat pezatzen düan idazten dügü. Etxerat igortea prezioaren barne konta da. Aragiak beharrezkoa düan hotzean taigabe baratzea errespetatzen dügü.

Axurkia:

5kg edo 10 kiloko haxettoa
Errearazteko eta xigortzeko pezak (%75 a): xerrak, sahetsezürrak, kruskak eta errekia
Sümurran iganarazteko eta egosarazteko pezaka (%25 a): salsaxuriekoak, ixterzaina
12,5 euro kiloa TTC



Behikia:

10 kiloko haxettoa
Errearazteko eta xigortzeko pezak (%65 a): errekia, saihetsezürra eta soinkia
Sümurran iganarazteko eta egosarazteko pezak: saiheskia eta bourguignon gisako idikia.







Manatzeen egiteko:

Patrick eta Nicole Loustau
64130 Urdiñarbe
Tel. 05.59.19.14.77 edo 06.19.38.59.65
patrick.nicole.loustau@neuf.fr


Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da

Webgunearen carta

Urdiñarbe herriaren webgunea.Urdiñarbe Xiberoan , Frantziako pirinio atlantico departamenduan kokatua da.
Herriko Etxea 64130 Urdiñarbe
0033 (0) 5 59 28 07 63
comordiarp@cdg-64.fr